Zipaio

Otomandar zipaioak guduan, Józef Brandtek egina.

Zipaioa otomandar zalditeriaren sei dibisioen barnean zegoen eliteko zalditeria talde bateko kide bat zen. Ziur asko Mehmed II.ak sortua, elitezko gudarostea (infanterian jenizaroak bezala) osatu zuten. Bake garaian, zerga-biltzaileak ziren.

XVIII. eta XIX. mendeetan europarren eta, bereziki, britainiarren zerbitzutan ziharduen Indiako gudariaren izena ere izan zen, matxinada ospetsu bat egin zutenak. Britainiarren menpekoak Indietako Konpainiaren agindupean egon ziren 1858ra arte[1].

Hitzaren erabilera, Frantzia eta Portugalgo armada kolonialetara ere hedatu zen. Hortik, bigarren adiera bat orokortu zen, metropoliaren interesekin bat egiten zuen kolonia batena.

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Zipaio. .

Developed by StudentB